AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Alconza Irizar enpresako langileak ertzain artean, lantokiko atarian. ARGAZKIA / @txokoiturriaga
2022/06/07 16:38

Berangoko (Bizkaia) Alconza enpresa Irizar enpresa-taldeak erosi zuen 2013an eta, 250 langile izatetik, 150 izatera igaro ziren. Itsasontzietarako motorrak eta sorgailuak ekoizten dituen enpresak, hala, plantillaren %40 bidali zuen kalera orduan. Kaleratze gehiago egin ditu azken hamarkadan, eta aurten 38 langile kanporatzeko asmoa du.

Zuzendaritzak 25 langile kaleratu ditu jada, eta hura izan zen beharginen greba mugagabearen pizgarria. Beste hamahiru langilek, gainera, kaleratuak izateko arriskuan jarraitzen dute. Langileek zuzendaritzaren "kudeaketa txarra" azpimarratu dute, enpresaren fakturazioak behera besterik ez baitu egin: 2014. urtean 27 milioi euro fakturatu zituen eta, aitzitik, iaz, zortzi milioi.

Protesta, pikete eta agerraldi ugari egin dituzte langileek azken hiruhilabetean. Ertzaintzaren presentzia eta "eskirolak babesteko dispositiboak" salatu dituzte sareetan.

EZ DAGO IRUZKINIK