AKTUALITATEA / Soldata sistema
Agoitzen, lan-istripuz hil da behargin bat
Obra batean, hamar metroko altueratik jausi zen 55 urteko langilea. Aurten, gutxienez hamazazpi lan-heriotza izan dira.
2025eko apirilaren 4
Agoitzen, lan-istripuz hil da behargin bat

Atzo arratsaldean, beste lan-heriotza bat izan zen Euskal Herrian. Agoitzen (Nafarroa), eraikuntza-obra batean lanean ari zela, hamar metroko altueratik amildu zen langile bat, eta bertan hil zen. 55 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamazazpi beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.