AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aernnovako langileen elkarretaratzea Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, astelehenean. Argazkia: ELA
2022/02/03 18:45

Duela urte bat izan ziren kaleratuak Aernnovaren Berantevillako (Araba) plantako 88 langile, enpresak argudiatu baitzuen "egiturazko arrazoi produktiboak" zituela. Sindikatuek, baina, enplegu-erregulazioko espedientearen (EEE) ondorio ziren kaleratzeen zioa kolokan jarri zuten, enpresak "arazo ekonomikorik" ez zuela esanez. Hala, kaleratzeek, arrazoi ekonomikoei beharrean, enpresaren deslokalizazio-prozesuari erantzuten diotela azaldu zuten.

Aernnovak "enplegua suntsitzen" duela eta hura deslokalizatzen duela salatu du ELAk, eta estrategia horren baitan ulertzen du enpresak Portugaleko lantegiak erosi izana, hango aeronautika sektorean baldintzak "apalagoak" direla azpimarratuta. Espainiako Estatu mailan 500 langile kaleratu zituen aeronautika enpresak eta, bien bitartean, Portugalen beste hainbeste "eskuratu" ditu.

Modu horretan, berriro mobilizatu dira aeronautika sektoreko langileak, Aernnovak kaleratutako 88 langileak berriz kontratatu ditzan. Haien ustez, plazaratutako argudioak "bertan behera gelditu dira", zuzendaritzak eginiko ekoizpenaren iragarpen ezkorrek huts egin baitute. Hain zuzen, jakinarazi dute langileek "erabateko lan kargari" egin behar diotela aurre, eta egun ezinezkoa dela "lan guztia aurrera ateratzea".

EZ DAGO IRUZKINIK