Eusko Jaurlaritzako
Osasun sailburu Nekane Murgak jakinarazi duenez, Osakidetzako 821
langile daude koronabirusak kutsatuta, eritasun bajan. Langileei
maskara akastunak eman zizkieten, eta ondoren positibo eman zuten
haiekin jardun zuten hainbatek. Duela bi aste jakinarazi zutenez, 2.274 langileri egin zieten COVID-19a atzemateko testa, eta gutxienez 64 ziren kutsatuak. Gaur, kutsatutakoak orotara 821 direla esan du Osasun sailburuak.
Nafarroan ere erabili zituzten maskara akastun horiek, gutxienez bost egunez. Atzoko datuen arabera, 806 langile kutsatu dira pandemia hasi zenetik Osasunbidean nahiz sistema pribatuan, langileen %5 baino gehiago.