AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / aa.com.tr
2022/12/14 09:09

Atzo goizean hedatu zen albistea Greziatik: astebetez larriki zauriturik egon ostean, ospitalean hil zen Kostas Fragoulis hamasei urteko gaztea, polizia-agente batek egindako tiroen ondorioz. Unean zabaldu ziren mobilizazio deialdiak ere, besteak beste, Atenasen, Chanian, Agrinion eta Tesalonikan —poliziak han zauritu zuen gazte ijitoa aurreko astean, antza, gasolindegi batean 20 euro ez ordaintzeagatik—. Hala, iluntzean, milaka pertsona atera ziren kalera Grezia osoan, "izu polizialaren" kontra.

Aurreko egunetako protestetan hainbatetan egin modura, atzo ere manifestarien kontra oldartu ziren polizia-indarrak. Atenasen, esaterako, gas negar-eragile kimikoak nahiz soinu-bonbak erabili zituzten poliziek, eta liskarrak izan ziren karriketan. Gutxienez 30 pertsona atxilotu zituen. Tesalonikan ere oldartu zen polizia, eta protestan ari ziren hainbat lagun atxilotu zituen; ez dute kopuru zehatzik jakinarazi.

EZ DAGO IRUZKINIK