AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/09 15:06

Gaurkoan, atzo bezala, hainbat auzi politikoren inguruko saioekin hasi da eguneko egitaraua. 10:00etarako hiru hitzaldi zeuden prestatuta, hiru gunetan banatuta: Zapalkuntzei aurre egiteko metodologiaz hitzaldia izan da Gune Nagusian, Borroka ekonomikoa ikuspegi sozialistatik aztertuz Zelandi frontoian, eta Askatasun politikoen aldeko borrokaren garrantzia Iortian.

Eguerdian milatik gora gazte bildu dira Gune Nagusian, elkarrekin bazkaltzeko. Arratsaldean ere izan da zer gozatua Gazte Topagune Sozialistan: kirol ikuskizunak (pilota, pala eta herri kirolak) eta musika emanaldiak (Bongo Hu Selektah eta Bassagain Soinu Sistema) eskaini dituzte herriko hainbat gunetan. Gauean ere ildo berdina jarraitu du aisialdirako eskaintzak: K1, kick boxing eta boxeo ikuskizunak izan dira Gune Nagusian, eta Desgaraian taldearen kontzertua Sutegian.

Bihar tailerrak, ekitaldi politikoa eta kontzertuak

Askotariko gaitasun zehatzak lantzeko tailerrekin ekingo diote bihar egunari. Besteak beste, argazkilaritza, segurtasun informatikoa, aholkularitza juridikoa, mekanika, antzerkia eta kick boxing tailerrak antolatu dituzte goizerako. Eguerdian, bestalde, bertso musikatuen saio bat eskainiko dute Sutegian.

16:00etan hasita, musika eskaintza zabala izango da lau gunetan: Altsasuko Gaztetxean, Zelandi frontoian, Sutegian eta Topaguneko Gune Nagusian. Hainbat eta hainbat talde arituko dira oholtza gainean; besteak beste, Katez, The Lio, TOC, Rodeo, Ezpalak, Trikoma Banda, Aurrez Aurre, Istilu, El Sonido de la Metralla, Billy Club, Streetwise, DJ Elvis Caino eta Katarsia.

Ekitaldi politiko nagusia, berriz, 18:00etan egingo dute Gune Nagusian.

- Ikusi hemen urriaren 8ko kronika eta argazki galeria

- Ikusi hemen urriaren 9ko kronika eta argazki galeria

EZ DAGO IRUZKINIK