AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @Antifaxismoa
2024/02/12 11:36

Aste honetan, 11 pertsona epaituko dituzte Bilboko (Bizkaia) epaitegietan, Voxen kontrako protesta baten harira. Bihar hasiko dira epaiketa saioak Bizkaiko Probintzia Auzitegian, eta elkarretaratzera deitu dute: auzipetuekin elkartasunez, bihar, 09:30ean epaitegi aurrean mobilizatzera deitu dute.

2020ko ekainaren 19an Bilboko San Frantzisko auzoan izandako istiluengatik jo dute 11 lagun horien kontra. Egun horretan, Vox alderdiak ekitaldi bat egin zuen San Frantziskon, eta jende ugari bertaratu zen faxisten kontra protesta egitera: ehunka lagun batu ziren. Beste behin ere, faxistak babestu zituen Ertzaintzak.

Mitinaren ostean, gainera, manifestarien kontra hainbatetan oldartu zen Polizia: istiluak eragin zituen, eta pertsona bat atxilotu zuen. Gertakari horien harira izango dira aste honetako epaiketa saioak.

EZ DAGO IRUZKINIK