AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / ELA
2025/12/12 09:47

Elizondoko (Nafarroa) Benito Menni osasun-mentaleko zentroan, langileek gaur bete dituzte 100 egun greban. Hermanas Ospitalarias fundazioak kudeatzen du egoitza, eta, Nafarroako Gobernuaren (PSN) onespenarekin, enpresak hiru eraikinetako bat itxi zuen aurreko urtean, zerbitzua eta plantilla kaltetuz. 36 erabiltzaile birkokatu behar izan zituzten, eta beharginek zuzeneko nahiz ezkutuko kaleratzeak (gutxienez hamabost), lanaldi aldaketak eta funtzio aldaketak jasan dituzte.

Kalitatezko zerbitzu baten eta lan-baldintzen alde, iaz ekin zieten lanuzteei langileek, eta borrokari eusten diote. Martxan jarraitzen duen grebaren 100. eguna dela-eta, hiru eguneko martxa bat antolatu dute aste honetarako, Elizondotik Iruñeraino (Nafarroa). Asteazkenean irten ziren Elizondotik, eta gaur egingo diete harrera Nafarroako Parlamentu aurrean, ELAren esanetan.

Beharginek salatu dute irabaziak handitzeko asmoz jarduten duela Hermanas Ospitalariasek, eta osasun-zentroko erabiltzaileak eta langileak kaltetzen dituela horrek. Nafarroako Gobernua ere seinalatu dute, hark diru publikoz laguntzen baitu aipatutako fundazioa. Lan-baldintzak hobetzea bermatuko duen hitzarmen bat eskatzen du plantillak, soldatak igoz, lan-karga arinduz eta lanaldiak murriztuz besteak beste.

EZ DAGO IRUZKINIK