Efemerideak / Errepresioa

Irailak 23: CDRetako bederatzi kideren atxiloketak

Duela zazpi urte, Guardia Zibilak Errepublikaren Defentsa Batzordeetako (CDR) bederatzi militante independentista atxilotu zituen Katalunian.
Irailak 23: CDRetako bederatzi kideren atxiloketak
— ARGAZKIA El Independiente

Gaurko egunez, duela zazpi urte, Guardia Zibilak Errepublikaren Defentsa Batzordeetako (CDR) bederatzi militante independentista atxilotu zituen Kataluniako hainbat lekutan, 2019ko irailaren 19an hain justu. Manuel Garcia Castellón epaileak eta fiskaltzak, elkarlanean, ekintza terroristak prestatzen ari zirela egotzi zieten atxilotuei.

Zehatz mehatz, haien etxebizitzetan "lehergailuak ekoizteko materiala eta eraikin publikoei buruzko informazioa" edukitzea alegatu zuten. Horietako bi, karguekin, aske gelditu ziren. Gainontzeko zazpiak Espainiako Auzitegi Nazionalera, Madrilera, eraman zituzten. Atxiloketak 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren bigarren urteurrenaren atarian egin ziren.