AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Salatu dute bi neska bortxatu dituela beren aitak, Gasteizen
Adin txikikoak dira bi emakumeak, eta beren amak salatu ditu erasoak; dirudienez, modu jarraituan egin die eraso gizonak.
2022ko irailaren 20
Salatu dute bi neska bortxatu dituela beren aitak, Gasteizen

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, emakume batek salatu du bere bi alabak bortxatu dituela euren aitak, Gasteizen (Araba). Amak azaldu du modu jarraituan eraso diela neskei bere senar ohiak, eta salaketa bat jarri du. Gertatutakoa ikertzen ari da Gasteizko Udaltzaingoa.

Bestalde, joan den asteburuan izan zen beste bortxaketa baten berri eman dute aste honetan: adin txikiko mutil batek egin zion eraso neska bati, Donostian (Gipuzkoa).