AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Neska adingabe bat bortxatu du gizon batek Donostian
Larunbat goizaldean izan zen erasoa, Loiolako erriberetan. Adingabea da bortxatzailea ere.
2022ko irailaren 20
Neska adingabe bat bortxatu du gizon batek Donostian

14 urteko neska batek salatu duenez, joan den larunbat goizaldean, bortxatu egin zuen gizon batek Donostian (Gipuzkoa). Zehazki, Loiolako erriberetan izan zen bortxaketa; auzoko jaiak izan dira aurreko asteburuan. Adin txikikoa da erasotzailea ere.

Gertatutakoa ikertzen ari dira, eta ez da erasoarekin lotutako atxiloketarik egon.