AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile batek bizia galdu du Bilboko Sader enpresan, bihotzekoak jota
Bilboko Zorrotza auzoan dago Sader lantegia, eta bertan izan zuen bihotzekoa beharginak. Larri eraman zuten erietxera.
2021ko urtarrilaren 30
Langile batek bizia galdu du Bilboko Sader enpresan, bihotzekoak jota

Atzo beste langile batek galdu zuen bizia lanpostuan: bihotzekoak emanda ospitaleratu zuten Bilboko (Bizkaia) behargin bat, eta erietxean zendu zen. Zorrotza auzoan dagoen Sader enpresan jarduten zuen.

Heriotza berri honekin, gutxienez hiru dira, urtea hasi zenetik, haien lanpostuan erailak izan diren langileak.