AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat hil da Legorretako Eredu enpresan
Aurreko ostiralean zendu zen 50 urteko behargina. Aurten, gutxienez 35 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2023ko irailaren 11
Langile bat hil da Legorretako Eredu enpresan

Legorretan (Gipuzkoa), bizia galdu zuen langile batek joan den ostiralean, lan-istripu "ez traumatiko" batean. MCC taldearen Eredu lantegian jarduten zuen beharginak, eta han hil zen ostiral arratsaldean. 50 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 35 langile hil dira euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.