AKTUALITATEA
Larrabetzuko (Bizkaia) elikagaien banaketa-enpresa batean, Euskopanen zehazki, bizia galdu du gaur behargin batek. EITBk jaso duenez, 37 urte zituen hildako langileak. Gertakariak ikertzen ari dira.
Urtea hasi zenetik, iturri sindikalen arabera, gutxienez 63 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.