AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Kale-egoeran dagoen pertsona bati eraso diote Olaberrian
Bizitokia erre diote eta irainak egin dizkiote Ihurre auzoan, Goierriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Lekeition antzeko eraso bat izan zen duela urtebete.
2026eko maiatzaren 15 - 07:32
Kale-egoeran dagoen pertsona bati eraso diote Olaberrian
— ARGAZKIA Laida Goiburu/Goierriko Hitza

Etxerik gabeko pertsona bati Olaberriako (Gipuzkoa) Ihurre auzoan egindako erasoa atera da argitara berriki. Olaberriako Udalak asteartean eman zuen erasoaren berri, kale-egoeran dagoen pertsona batek irainak eta ekintza biolento bat jasan zituela jakinaraziz. Goierriko Kontseilu Sozialistak atzo salatu zuenez, biktimak Ihurren zuen bizilekuari su eman zion norbaitek aipatutako eraso horretan.

Azken urteetan, Euskal Herrian kale-egoeran dauden pertsonek jasandako eraso ugari atera dira argitara, Bilbon, Donostian edo Lekeition kasu. Lekeition, duela urtebete hain zuzen ere, erre egin zituzten etxerik gabeko pertsona baten ohea eta gauzak.