AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Jazarpen sexistagatik, Urdin Euskal Herri irratiko sei gizon langile suspenditu dituzte
Urdin Euskal Herriko emakume kazetari batek dokumental batean salatu duenez, hainbat alditan pairatu ditu jarrera sexistak Baionako bulegoetan. Hori dela eta, bertako sei langile baztertu dituzte lanetik.
2021ko irailaren 22
Jazarpen sexistagatik, Urdin Euskal Herri irratiko sei gizon langile suspenditu dituzte

France Bleu irrati sareak Baionan (Lapurdin) duen delegazioan gertatu ziren erasoak; Urdin Euskal Herri irratian, hain zuzen. Martxoan argitaratutako dokumental batean, hainbat emakume kazetarik salatu zuten lanean jasan behar izan duten jazarpen sexista, haien artean, Urdin Euskal Herri irratian aritutako bat. Baionako bulegoetan entzun behar izan dituen komentario sexistak aipatu zituen, besteak beste.

Horren ondorioz, barne ikerketa bat ireki zuten, eta Urdin Euskal Herri irratiko sei langile suspenditu berri dituzte Baionako adarretik. Bost kazetariri eta animatzaile bati ezarri diete neurria, antza.