AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizon batek tiroz eraso dio emakume bati Baionan
Pistola batekin hainbat tiro eginez eraso du gizonezko batek 18 urteko emakume bat. Erasotzailea atxilo eraman du poliziak.
2022ko martxoaren 14
Gizon batek tiroz eraso dio emakume bati Baionan

Erasoaren arrazoiak ezezagunak badira ere, hainbat tiro egin dizkio 49 urteko gizonezko batek 18 urteko emakume bati Baionako (Lapurdi) kale batean. Larunbat gauean izan zen erasoa, eta larriki zauriturik ospitaleratu zuten emakumezkoa, tiro batek birikak zulaturik.

Erasotzailea atxilo eraman zuen poliziak. Dirudienez, ez du berez lotura ezagunik erasotutako emakumearekin. Bilan psikiatriko bat eskatu du Baionako epaitegiak erasoaren nondik norakoak azaltzeko; baliteke heriotz-saiakeragatik kondenatua izatea ondoko asteetan.