AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekideari eraso dio Gasteizko denda batean
Neska lagunaren aurka indarkeria fisikoa eta psikologikoa erabili zituen 27 urteko gazteak. Emakumeak azaldu zuen ohikoak direla halako erasoak bikotekidearen partetik.
2022ko otsailaren 4
Gizon batek bikotekideari eraso dio Gasteizko denda batean

Joan den asteartean, 27 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bikotekideari eraso egiteagatik. Hain justu, Antso Jakitunaren kaleko denda batean eraso zion, indarkeria fisikoa eta psikologikoa erabilita, hainbat hedabidek azaldu dutenez.

Lekuko batek hots egin zien udaltzainei gertatutakoa esanez, eta Gasteiz hiribidean aurkitu zuten bikotea. Gertatutakoa baieztatu zuen emakumeak, eta jakinarazi zuen ohikoak direla halako erasoak bere bikotekidearen partetik.

Atxilo eraman zuten erasotzailea.