AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen bi emakumeri eraso diete beren mutil lagunek asteburuan
Larunbatean izan zen erasoetako bat, San Martingo kale batean. Bigarren erasoa igandean jazo zen, Salburuan.
2021ko abenduaren 21
Gasteizen bi emakumeri eraso diete beren mutil lagunek asteburuan

Gasteizen (Araba) bi emakumeri egin diete eraso beren bikotekideek joan den asteburuan. Larunbatean izan zen aurreneko erasoa, San Martin auzoko kale batean: trafiko-istripu bat izan zuen bikoteak, eta eztabaida bete-betean zirenean, emakumea erasotu zuen gizonak. Han ziren udaltzainak eta, erasoa ikustean, atxilo eraman zuten 58 urteko gizona. Epailearen esku utzi zuten.

Igandean, bestalde, 32 urteko beste erasotzaile bat atxilotu zuten Gasteizko Salburua auzoan, neska laguna jotzeagatik.