AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Etxeko emakume langile bati sexu-erasoa egin dio kontratatu zuen gizonak
Etxeko lanak egin zitzan kontratatu zuen 71 urteko gizonak, eta lanean ari zela egin zion eraso joan den astelehenean.
2022ko urtarrilaren 26
Etxeko emakume langile bati sexu-erasoa egin dio kontratatu zuen gizonak

Atzo goizaldean 71 urteko gizon bat atxilotu zuten Sopelan (Bizkaia), emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Gizonak duela gutxi kontratatu zuen emakumea, etxeko lanak egin zitzan bere etxean. Hain justu, emakumea lanean ari zela egin zion eraso iragan astelehenean.

Gertatutakoa salatu eta erasotzailea atxilotu zuten, baina aske utzi zuten epailearen aurretik igaro ostean. Urruntze-agindu bat ezarri diote.