AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati kolpeka eraso dio bikotekideak, Gasteizen
Joan den igandean egin zion eraso emakumeari 37 urteko gizonezkoak.
2021ko irailaren 15
Emakume bati kolpeka eraso dio bikotekideak, Gasteizen

Joan den igandean, 37 urteko gizonezko batek kolpeka eta aizto batekin mehatxatuz eraso zion emakume bati, Gasteizko (Araba) etxebizitza batean. Astelehenean, osasun-arreta jaso behar izan zuen andreak, eta gizonezkoa atxilotu egin zuten ondoren. Gaur, epaileen esku utzi dute.

Pasa den larunbatean, beste eraso bat izan zen Gasteizen.