AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Berriozarren
Duela astebete izan zen erasoa; lepotik heldu eta lurrera bota ostean, ukituak egin zizkion gizonak.
2021ko azaroaren 29
Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Berriozarren

Duela astebete, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek Berriozarren (Nafarroa), saltoki-gune baten inguruan. Emakumea lanera zihoala izan zen erasoa, aurreko astelehenean, 06:00ak aldera: haren gainera joan zen gizona eta, indarrez lepotik heldu ostean, lurrera bota zuen. Ukituak egin zizkion gero, behin baino gehiagotan.

Behin-behinean espetxeratu dute erasotzailea, eta oraindik ez du deklaratu.