AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso dio bikotekide ohiak Gasteizen
Iragan igandean izan zen erasoa, eta Txagorritxu ospitalean artatu behar izan zuten emakumea.
2022ko martxoaren 1
Emakume bati eraso dio bikotekide ohiak Gasteizen

Joan den igandean, otsailaren 27an, emakume bati eraso zion bere mutil lagun ohiak, Gasteizen (Araba). Hiriaren erdiguneko etxebizitza batean jo zuen bere aurka, eta osasun-langileek artatu behar izan zuten emakumea erasoa zela-eta; anbulantzia batean lehenengo, eta Txagorritxu erietxean gero.

Udaltzainek atxilo eraman zuten erasotzailea, indarkeria matxista delitu bat leporatuta.