AKTUALITATEA / Soldata sistema
Bihotzekoak emanda hil da langile bat Adunan, soldatapean lanean ari zela
Refractarios Kelsen enpresan jarduten zuen beharginak. Iturri sindikalen arabera, 23 izan daitezke aurten soldatapean lanean ari zirela bizia galdu duten langileak.
2021ko maiatzaren 11
Bihotzekoak emanda hil da langile bat Adunan, soldatapean lanean ari zela

Atzo, maiatzaren 10ean, langile bat hil zen Adunako (Gipuzkoa) Refractarios Kelsen enpresan. Antza, bihotzekoak emanda zendu zen bere lanpostuan.

LAB sindikatuak gaur adierazi duenez, gutxienez 21 dira aurten Euskal Herrian zenbatutako lan-heriotzak, baina ELAk aurreko astean jakinarazi zuen, ordura arte, 22 heriotzaren berri izan zuela. Getariako (Gipuzkoa) Indaux enpresako langile bat hiltzean eman zuen datu horren berri; lanean jasandako istripu baten ondorioz galdu zuen bizia beharginak, joan den ostegunean.