Bizia galdu du Getariako Indauxeko langile batek, lanean ari zela jasandako zaurien ondorioz

Beharginak joan den asteburuan izan zuen lan-istripua, eta gaur zendu da zauri larriak zirela-eta. ELAren arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 22 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.
Argazki Nagusia
Argazkia: Getariako Hitza
2021eko maiatzaren 6a
Getariako (Gipuzkoa) Indaux enpresako langile bat zendu da gaur, maiatzaren 6an. Aurreko asteburuan izan zuen lan-istripua, eta zauri laurrien eraginez hil da ostegun honetan. Euskal Herrian, aurten, gutxienez 22 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, ELA sindikatuaren arabera. 2020an, gutxienez 70 lan-heriotza izan ziren.

Iruzkinak

Ez dago iruzkinik