AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bi emakumeri egin dizkiete sexu-erasoak Tuteran eta Bilbon
Adingabe bat bortxatu zuten larunbat gauean Tuterako festetan, eta Bilbon, larunbat goizean eraso zion beste emakume bati gizonezko batek.
2026eko uztailaren 27 - 06:48
Bi emakumeri egin dizkiete sexu-erasoak Tuteran eta Bilbon
— ARGAZKIA Itaiaren protesta bat Bilbon.

Jaiak izaten ari dira Tuteran (Nafarroa), eta bortxaketa baten berri eman dute joan den asteburuan: larunbatetik iganderako gauean, adin txikiko neska bat bortxatu zuen gizonezko batek. 01:00ak aldera izan zen erasoa, eta zenbait ordura atxilotu zuten bortxatzailea. Ikerketa zabalik dago.

Horren aurretik, larunbat goizean, beste sexu-eraso bat gertatu zen Euskal Herrian: Bilboko (Bizkaia) Iturralde auzoan, emakume bati eraso zion 26 urteko gizon batek. Ospitalera eraman zuten biktima, sexu-erasoen kontrako protokoloa aktibatuta, eta atxilotu egin zuten erasotzailea.