AKTUALITATEA / Soldata sistema
Beste langile bat zendu da soldatapean, oraingoan, Derioko zentro batean
Ondoezak jota hil da behargin bat Derioko Errekalde zentroan. Sukaldari aritzen zen han. Atzo Bilbon galdu zuen bizia beste langile batek, bihotzekoak emanda.
2021ko urtarrilaren 30
Beste langile bat zendu da soldatapean, oraingoan, Derioko zentro batean

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, sukaldari lanetan aritzen zen behargin bat zendu da Derion (Bizkaia). Bizkaiko Foru Aldundiaren Errekalde zentroan jarduten zuen, eta ondoezak jota hil da.

Atzo ere eman zuten soldatapean izan den beste hilketa baten berri: bihotzekoak emanda galdu zuen bizia langile batek Bilbon (Bizkaia), hain zuzen, Zorrotzaurre auzoko Sader lantegian.

Amaitzear da urteko aurreneko hilabetea, eta soldatapean gertatu diren lau heriotzaren berri eman dute jada.