AKTUALITATEA / Osasungintza
Abortuen %90 zentro pribatuetan egin ziren iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
3.634 emakumek abortatu zuten iaz, eta horietatik 172k baino ez zuten osasun sare publikoan egin. Espainiako Estatuan, sei abortutik bat baino ez zen ospitale publikoetan egin.
2022eko abenduaren 28
Abortuen %90 zentro pribatuetan egin ziren iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak argitaratutako datuen arabera, 2021ean 90.189 emakumek eten zuten haurdunaldia euren borondatez. Horietatik %16 inguruk baino ez zuten osasun sare publikoan abortatu; alegia, seitik batek.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, zehazki, 3.634 abortu izan ziren iaz. Horietatik 172 egin ziren Osakidetzaren ospitaleetan, 25 ospitale pribatuetan eta 3.437 ospitaleetatik kanpo, zentro pribatuetan.