Efemérides / Represión

Irailak 16: EAE-ANVren ilegalizazioa

EAE-ANV alderdi politikoa legez kanpo utzi zuen Auzitegi Gorenak 2008ko irailaren 16an.
Irailak 16: EAE-ANVren ilegalizazioa

Gaurko egunez, duela hemezortzi urte, EAE-ANV alderdi politikoa legez kanpo utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, 2008ko irailaren 16an. 2007ko EAEko hauteskundeetara zerrenda propioarekin aurkeztu arren, "Batasunarekin eta terrorismoarekin loturak" zituela argudiatu zuten erabakia hartzeko. Hala, Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) buru zela, Espainiako Gobernuaren eta fiskaltzaren eskakizunei egin zien men Auzitegi Gorenak, eta egun bakar bat behar izan zuen akusatuek aurkezturiko froga guzti-guztien baliozkotasuna baztertzeko. Baltasar Garzon epaileak, Dena ETA da doktrinaren zuzendariak, aurreko otsailean onartu zuen alderdiaren jarduera eteteko ebazpena.