ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/01 17:56

Zazpi dira joan den asteazkenean, martxoaren 31n, tokialdatu zituzten euskal preso politikoak. Etxeraten arabera, azkeneko aldaketekin, aurrerantzean ez da euskal preso politikorik izango A Laman, Jaenen, Cordoban eta Murtzia I espetxean.


Diego Ugarte gasteiztarra Granadako espetxetik Leongora eraman dute, eta, Huelvako kartzela atzean utzita, Leonera lekualdatu dute Fernando Garcia bilbotarra ere. Jaendik Dueñasko presondegira mugitu dituzte Mattin Sarasola lesakarra eta Beñat Aginagalde hernaniarra; bestalde, Sevillako espetxetik Logroñokora tokialdatu dute Gurutz Agirresarobe hernaniarra, eta Cordobatik Villabonara Ana Belen Egues elduaiendarra. Eneko Goieaskoetxea Arronategi gernikarra, aldiz, A Lamako espetxetik El Duesokora mugitu dute.


Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak berriki jakinarazi du aurki lekualdatuko dituztela Irantzu Gallastegi, Xabier Garcia, Angel Lopez Anta, Aitor Olaizola eta Xabier Zabalo euskal preso politikoak, baita Israel Clemente GRAPOko preso politikoa ere.

NO HAY COMENTARIOS