ACTUALIDAD / Fascismo
Voxen astetako kanpaina Errekaleorren aurka: "Okupa nazionalei zein ilegalei, ostikada bat ipurdian!"
Duela bi aste Errekaleorrera bertaratu ziren Voxeko hainbat kide, Ertzaintzak lagunduta. Vox, PP nahiz Vocento asteazkeneko gertakariak baliatzen ari dira okupazioaren aurkako diskurtsoa indartzeko.
2026eko maiatzaren 15 - 08:43
Voxen astetako kanpaina Errekaleorren aurka: "Okupa nazionalei zein ilegalei, ostikada bat ipurdian!"

Eskuin muturreko alderdiek eta komunikabideek asteazkenean Gasteizko (Araba) Errekaleorren izandako gertakari larriak probestu dituzte auzoaren eta okupazioaren aurkako diskurtsoa elikatzeko. Kanpaina hori lehendik dator, dena den, eta horren erakusle da duela bi aste eskas Vox alderdi faxista Errekaleorrera bertaratu izana, Ertzaintzaren babesean. 

Hala Bedi-k jaso zuenez, apirilaren 29an Errekaleorren izan ziren Arabako Voxeko zenbait kide: auzoan zehar ibili ziren paseoan eta bideoak grabatzen, kalez jantzitako poliziek eta Ertzaintzako ibilgailuek eskolta ematen zieten bitartean. Bisita horren emaitza sare sozialetan argitaratu zuten gero, Errekaleorren eta okupazioaren kontrako mezuz beteta: 

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/vox_alava/status/2051317899080470569

Asteazkeneko gertakarien ostean ere jarraitu du Voxen jazarpenak, noski: irainak eta okupazioaren aurkako mezu biolento ugari argitaratu dituzte, Vocento taldeak argitaratutako irudiek eta albisteek hauspotuta. "Okupak" desalojatzearen alde agertu dira.

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/vox_alava/status/2054670546034425890

PP ere batu da okupazioaren eta Errekaleorren aurkako kanpainara. Gasteizko PPko bozeramaile Iñaki Garcia Calvok X sare sozialean adierazi du beharrezkoa dela "ordena jartzea" eta "lehengo hiria berreskuratzea":

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/IGarcia_Calvo/status/2054925254141563005