ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
UIBren aurkezpena
2019/04/30 10:17

“Zapalduok gure arteko batasunean sakondu eta jasaten ditugun erasoei modu bateratuan aurre egin behar diegu”. Modu horretan aurkeztu du Unibertsitateko Indar Batasunak 12.2 artikulua deusezteko bidean martxan jarri duen dinamikaren hurrengo ekimena. Gasteizko Farmazia fakultatearen atarian egin dute agerraldia, apirilaren 11n 13:00etan egingo duten manifestazio nazionala iragartzeko.

“Ikasleen ikas baldintzak gero eta kaxkarragoak diren garaian”, “unibertsitate esparruan aldaketak gauzatzen hastea beharrezkoa” dela azpimarratu dute, ikas baldintzak “langileen interesera” egotea ipar.

Dinamika arrakastatsua

Bi astetan martxan izan dute sinadura bilketa, EHUko ikasleen artean. Inoizko sinadura bilketarik “arrakastatsuena eta parte hartzaileena” izan dela baieztatu dute UIBtik: “Guztira EHUko 7.500 ikasle inguruk sinatu dute”. Dinamika horren baitan, hainbat mobilizazio ere egin zituzten EHUko campus ezberdinetan, eta hainbat ikaslek eta langilek erantzun zuten. UIBko kideek azaldu dutenez, dinamikaren helburua ikasleek euren ikaskuntza prozesuen gaineko kontrola hartzea da.

Zentzu horretan, nabarmendu dute 12.2 aldatu, erabakia edonoiz dinamikak langile klasearen disziplinamendurako eta azpiratzerako tresna den arautegiaren aurrean oldartzea suposatzen duela: “Ebaluazio arautegi horrek ikasleok etorkizuneko lanean beharrezko izango ditugun jokamolde eta ohiturak barneratzea lortzen du”. Bestalde, orain arte errektoretzak jarritako oztopoen aurrean “beharrezkoa” ikusten dute indarrak batzen jarraitzea, eta manifestazio nazionala horren erakusle izatea nahi dute.