ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / UGT
2025/03/14 08:47

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako UGT sindikatuak martxoaren 4an aurkeztu zuen bere XIV. Kongresua. Jakinarazi zuen Bilbon (Bizkaia) izango zela bilkura, martxoaren 13an eta 14an, eta helburu nagusietako bat izango zela Raul Arza idazkari nagusiaren agintaldia ofizialki ixtea. Horretarako, Arzaren ordezkoa aukeratzea markatu zuen helburu modura.

Astebete eskas igarotzean, ordea, bestelako berri bat eman du UGTk, bertan behera utzi baitu kongresua. "UGTko Batzorde Exekutibo Konfederalak UGT Euskadiko XIV. Kongresua atzeratzea erabaki du", argitaratu zuen atzo, sare sozialen bidez. Eta, itxura guztien arabera, idazkari nagusi berria aukeratzeko prozesuan izan diren desadostasunek ekarri dute hori: sindikatuak dio oraindik "lantzen" ari dela ea nork hartuko duen Arzaren lekukoa, eta, bitartean, berak jarraituko du karguan.

Sindikatuak bere web-orrian esan du "barne-egituretako baten inpugnazio-eskaera aztertu ondoren" erabaki duela kongresua gelditzea. Inpugnazio-eskaera hori "kongresurako ordezkaritza hautatzeko prozedura" dela-eta aurkeztu dute, antza denez. Gainera, UGTk aitortu du kongresua atzeratu dadila eskatu duela beste federazio batek ere, "topaketan parte hartu beharreko erakunde guztien parte-hartze demokratikoa bermatu arte". Badirudi, beraz, momentuz ez dagoela kontsentsurik, lidergo berri batera bidean.

NO HAY COMENTARIOS