ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/15 08:18

Aurten, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundea lekuan leku ari da Eskola Ibiltariak egiten, deszentralizatutako ibilbideekin eta egitarauekin. Goierrin izan da urte honetako lehenengo Eskola Ibiltaria, aurreko astean hain zuzen ere: uztailaren 10etik 11ra bitartean, Zaldibia-Lazkao (Gipuzkoa) zeharkatu zituzten bertako eta inguruko hainbat eta hainbat ikaslek, eta egitarau oparo bat izan zuten.

Uztailaren 10ean, Zaldibian, hainbat tailer egin zituzten edizioari hasiera emateko: gaiztakeria, zeinu-hizkuntza, autodefentsa, grafiti eta kustomizazio tailerrak, zehazki. Eskualdeen arteko ginkana, gerrari buruzko bertso jarrien emanaldia eta solasaldi bat ere izan zituzten bertan, "Euskal Herriko Mugimendu Sozialistaren hastapenari" buruz.

Hurrengo egunean mugitu ziren ikasleak Lazkaora, eta eguerdian heldu ziren. Lazkaon, "ikasle eta gazte langileon erronkei" buruzko hitzaldi bat eskaini zuten lehenengo, eta bertso-bazkari bat eta pala eta pilota partidak izan ziren horren ondoren. Jarraian, ekitaldi politiko bat egin zuten herriko kiroldegian.

Hurrengo geralekuak: Lizarra eta Uribarri-Ganboa

Beste bost Eskola Ibiltari egingo ditu IAk udan zehar. Lizarran (Nafarroa) eta Uribarri-Ganboan (Araba) izango dira hurrengoak, uztailaren 18an bata eta uztailaren 19an bestea, hurrenez hurren. Meatzaldea-Ezkerraldean (Bizkaia) uztailaren 29tik 30era bitartean izango da hitzordua, eta Iruñerriko (Nafarroa) edizioa edukiko dute jarraian, uztailaren 31tik abuztuaren 1era bitartean. Lekeitio-Gernikan (Bizkaia) itxiko dute aurtengo Eskola Ibiltarien zikloa, abuztuaren 5etik 7ra bitartean jarri baitute hitzordua bertako ikasleek.

NO HAY COMENTARIOS