ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/26 09:34

Urriaren 7tik 26ra bitartean, Gazan, 6.546 palestinar erail ditu Israelek, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Hildako horietatik 2.704 adin txikikoak dira. Datu horiek honako ondorioa dakarte: sionistek palestinar bat hiltzen dute bost minuturo, eta ume bat hamabost minuturo.

Azken asteetan Gazan eraildako palestinarrak aurreko bi Intifadetakoak baino gehiago dira dagoeneko. Sionisten okupazioaren aurkako bi altxamendu horiek hamarkada bat iraun zuten osotara, eta orduan 3.528 palestinar erail zituen estatu sionistak. Hau da, Israelgo Estatuak Intifaden erdian hildako palestinar kopurua berdindu ez ezik, 1.559 palestinar gehiago ere erail ditu azken lau asteetan bakarrik. Hortaz, lehenengo Intifada hasi zenetik, 1987. urtean, gaur egunera arte, Israelek 17.000 palestinar akabatu ditu; urtean 472, batez beste.

Israelgo Estatuak Intifaden erdian hildako palestinar kopurua berdindu ez ezik, 1.559 palestinar gehiago ere erail ditu azken lau asteetan bakarrik

Hilabete honetan zehar, Gazako 15.200 lagunek larritasun ezberdineko zauriak jasan dituzte, eta maiz ezinezkoa da zauritutako horiei mediku-tratamendurik ematea. Izan ere, Israelen blokeoa dela eta, botikak, ura, argindarra eta bestelako beharrezko material eta baliabide sanitarioak lortzea ezinezkoa da Gazan. Hori gutxi ez eta, iragan larunbatetik, Israelek Gazaren aurkako erasoak biderkatu baino ez ditu egin; kopuruan zein intentsitate mailan.

Palestinarekiko babesa

Palestinar herriaren aurkako genozidioak aurrera jarraitzen duen bitartean, okupatzaile sionistekiko erresistentziak zutik dirau eta, herrialde askotan, gero eta gehiago dira Palestinarekiko elkartasuna adierazi eta Israelen aurka kaleetara atera direnak. YouGov-en maiatzeko inkestaren arabera, hau da, azken erailketa masiboen aurretik, Palestinarekiko babesa jada Israelenganakoa baino handiagoa zen ikertutako Mendebaldeko zortzi herrialdeetatik seitan: Danimarkan, Frantzian, Italian, Erresuma Batuan, Suedian eta Espainiako Estatuan. Soilik Amerikako Estatu Batuetan eta Alemanian da handiagoa Israelekiko babesa.

Biztanleriaren %31rekin, Espainiako Estatua zen, Mendebaldeko herrialdeen artean, Palestinaren aldeko jarrera sozialik indartsuena zuena

Espainiako Estatuan, Palestinaren aldeko babesa Israelen aldekoa baino 2,5 aldiz handiagoa zen. Izatez, biztanleriaren %31rekin, Espainiako Estatua zen, Mendebaldeko herrialdeen artean, Palestinaren aldeko jarrera sozialik indartsuena zuena. Israelen aldeko jarrera, berriz, %12koa besterik ez zen bertan. Litekeena da azken hileko gertaerek ehuneko horiek aldatu izana: azken batean, YouGov-ek berak erakusten zuen moduan, Espainiako Estatuko %10ek baino ez zuten adierazi erabateko axolagabekeria Palestinako egoeraren aurrean. %44k esan zuten "kezkatuta" edo "oso kezkatuta" zeudela.

NO HAY COMENTARIOS