ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostia Ospitalea.
2022/01/21 19:25

Martuteneko espetxetik (Gipuzkoa) Donostia Ospitalera (Gipuzkoa) eraman behar izan dute gaur goizean Francisco Jose Ramada Estevez preso politiko irundarra. Etxerat-ek jakinarazi duenez, bihotzeko krisi bat izan du, "ziurrenik arritmia baten ondorioz", eta kordea galdu du kartzelan. Zainketa Intentsiboetako Unitatean ingresatu behar izan dute.

58 urte ditu Ramada Estevezek, eta 21 urte daramatza preso. Murtzia I. espetxean bete zuen zigorraren zati handiena, eta ebakuntza bat ere egin zioten han zegoela. 2020ko ekainean Iruñeko espetxera (Nafarroa) lekualdatu zuten; iaz Martutenera.

Mexikon atxilotu zuten preso politiko irundarra, 2001eko martxoan, eta Espainiako Estatura estraditatu zuten gero. 26 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, besteak beste, ETAko kide izatea eta bahiketa delitu bat egotzita.

NO HAY COMENTARIOS