ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/29 10:44

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak prest du jadanik eskualdeko Zentro Sozialistaren bigarren urteurrena ospatzeko egitaraua: otsailaren 8rako antolatu ditu ekimenak. Egun osoko egitaraua izango da, eta bereziki presente egongo da Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziolako beharginen borroka, lantokiaren itxieraren kontra ari baitira buru-belarri.

10:30ean hasiko da Etxape Zentro Sozialistaren urteurrenaren egitaraua. Gaur egun liburutegia, errefortzu-eskolak eta etxebizitzari nahiz lan-esparruari buruzko aholkularitza-bulegoak dituzte martxan bertan, baina proiektu berri bati ekingo diote orain: gimnasioa. Hala, otsailaren 8an, gimnasioaren inaugurazioarekin eta autodefentsa tailer batekin emango diote hasiera egunari.

11:00etan, Balenciagako langileekin elkartasunez, pankartak egiteko saio bat ere izango da zentroan. 12:30ean, berriz, faxismoari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute, Faxismoaren gorakadaren aurrean, klase-batasuna! lelopean. Horren ondoren, 14:00etan, Balenciagako langileen aldeko elkartasun-argazki bat aterako dute.

14:30ean hasiko da bazkaria, eta Iagomagok girotuko du gero arratsaldea, magia ikuskizun batekin. 16:30etik aurrera arituko da. Jarraian, egunari amaiera emateko, txokolatada bat egongo da.

Horretaz gain, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak azaldu du erakusketa bat ere izango dela Etxapen egun guztian zehar: 1937-2025. Zumaiatik kanporatutako herritarrak gogoan du izena bildumak.

NO HAY COMENTARIOS