ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Euskal Irratiak
2022/08/29 08:48

Aurreko ostiralean, 13:45ak aldera, hamar pertsona migratzaileren aurkako polizia-operazio bat izan zen Urruñan (Lapurdi). San Bixintxo eliza barruan zeuden babes hartuta, baina eraikin barrura sartu ziren Frantziako Poliziako hainbat agente, eta atxilotu egin zituzten. Atxilotuetako zortzi kanporatu dituzte Frantziako Estatuak hartzen duen lurralde osotik; gainerako biei, ordea, ez diete neurri hori ezarri, adingabeak direlako.

Larunbat arratsaldean, beraz, polizia-operazioa salatzeko elkarretaratze bat egin zuten Urruñako elizaren aurrean. Elkartasuna ez da delitua lelopean mobilizatu ziren ehunka pertsona, Diakite eta Bidasoa Etorkinekin kolektiboek deituta. Gisa horretako "operazioen inpunitatea" salatu zuten antolatzaileek, eta ohartarazi zuten gora egin dutela pertsona migratzaileen kontrako jazarpenak eta erasoek.

NO HAY COMENTARIOS