ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Tourinews
2024/09/09 10:03

Hainbat bidaiari alemaniarrek joan den abuztuaren 20an jipoitu zuten taxi-gidari bat Mallorcan. Gerora jakinarazi zuten erasotzaileak polizia-agenteak direla, eta euren plaka ere erakutsi ziotela langileari, jipoia eman aurretik.

Zehazki, badirudi erasotzaileak Alemaniako Essen herrian aritzen direla polizia gisa. Mallorcan taxilari bati eraso egin ostean, gainera, lanera itzuli dira agenteak. Hala baieztatu die Essengo Poliziak hainbat komunikabideri, Espainiako Estatuko agintaritzen partetik inolako jakinarazpenik edo informaziorik jaso ez duela ziurtatzeaz gain.

71 urte ditu polizia-agente alemaniarrek jipoitu zuten behargin mallorcarrak, eta ospitaleratu egin behar izan zuten erasoaren ondorioz. Bidaiariek, ustez, telefono mugikor bat galdu ostean eraso zioten gidariari: sakelakoa lapurtu izana leporatu zioten, eta, teorian, horregatik oldartu ziren bere kontra.

NO HAY COMENTARIOS