ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / AFP
2023/01/30 09:21

Urtarrilaren 10ean hil zen Tyron Nichols gazte afroamerikarra ospitalean, hiru egun lehenago hainbat polizia-agentek emandako jipoiaren ondorioz. Memphisen (Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak) gertatu zen: trafikoko arau-hauste bat egitea egotzita atzeman zuten poliziek 29 urteko gizona, eta sekulako jipoia eman zioten kalean. Besteak beste, buruan ostikadak eman zizkioten, behin eta berriz iraintzen zuten bitartean. Bideo-zaintza kamera batek hartutako irudiak argitaratu zituzten aurreko asteburuan, eta horietan ikusi ahal izan da nola jipoitu zuten gaztea.

Bideoan ikus daiteke poliziek nola mantentzen duten lurrean Nichols, eta nola kolpatzen duten hiru minutuz, ukabilak, hankak nahiz makilak erabilita. Poliziek gazteari egindako irainak entzuten dira, bai eta hark nola egiten duen oihu ere, "ama" behin eta berriz esanez.

Bost agenteri leporatu diete Nicholsen erailketa, afroamerikarrak guztiak. Otsailaren 17an deklaratuko dute epaile baten aurrean, eta zazpi zigor-kargu izango dituzte euren gain; hala nola, bigarren mailako hilketa.

Mapping Police Violence atariaren arabera, 2022an, igo egin zen AEBetan poliziaren esku-hartzeetan edo horien ondorioz bizia galdu zuten lagunen kopurua. Gutxienez 1.186 izan ziren urte osoan, %26 afroamerikarrak.

NO HAY COMENTARIOS