ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / AJ+Español
2022/07/04 17:44

Amerikako Estatu Batuetan beste pertsona afroamerikar bat erail du poliziak. Oraingoan, 25 urteko gazte bat da hildakoa, eta Ohion izan da hilketa. Bertsio ofizialaren arabera, trafikoko arau-hauste bat egin zuen, eta horregatik, bera atxilo eramaten saiatu zen polizia. Orduan, baina, kontrol-gunetik alde egiten ahalegindu zen gaztea, bere ibilgailua erabilita. Bera jarraitzeari ekin zioten poliziek, eta hainbat minuturen ostean, bere autotik irten zen, korrika hasteko. "Mehatxu hilgarri bat" zela iritzita, bere atzetik joan ziren agenteak. Haiek diotenez, une horretan gerrira eraman zuen eskua gazteak, eta pentsatu omen zuten arma bat ateratzeko asmoa zuela. Horregatik tirokatu omen zuten.

Hildakoaren senideen abokatuak azaldu duenez, esku hartu zuten zortzi poliziek gutxi gorabehera 90 aldiz egin zuten tiro gaztearen kontra, eta 60 eta 80 zauri artean jasan zituen berak. Hainbat hedabidetan argitu dute, gainera, poliziak aitortu duela gazte afroamerikarrak ez zeramala armarik gainean.

NO HAY COMENTARIOS