ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/01/02 20:08

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, "protestaldi gogorra" egin berri du Patxi Ruiz preso politikoak: "objektu zorrotz" bat erabilita, ebakiak egin ditu bere besoan. Kartzelazain baten "etengabeko jazarpena" salatzea zen ekintzaren helburua; izan ere, txantrearrak azaldu du espetxezainak "jarrera erasokorra" duela "euskal preso politikoekin eta preso arabiarrekin", "etengabeko mehatxuak" eta euren "bizitzak baldintzatzeko" saiakerak tartean.

Hala, "kartzelako araudiaren gainetik ere jarduten" du funtzionarioak, "ordutegi eta ohitura propioak ezarriz", eta horiek "betetzen ez dituena mehatxatuz". Gainera, "azkenaldian hainbat preso arabiar kolpatu" dituela adierazi du Ruizek: "Jasangaitz bihurtu du egoera". "Jarrera arrazistak eta faxistak ditu kartzelazainak", gaineratu du presoak.

Argitu du "protesta politikoa" izan dela bere burua zauritzea, espetxezainaren "jarrera onartezinari emandako erantzun" modura kokatuz ekintza: "Borroka egiteko beste modu bat da".

Zauriaren ondorioz, erizaindegira eraman behar izan zuten Ruiz, artatua izan zedin, eta hamabi grapa jarri zizkioten. Murtzia II-ko espetxean dute preso.

AAEAMren arabera, "ez da euskal preso politikoek besoak moztea bezalako protesta gogorrak egiten dituzten lehenengo aldia". "Egoera gordin" honen aurrean, "babes osoa" adierazi diote Ruizi, baita "Murtzia II-ko zuzendaritzak eta, oro har, Espainiako Espetxe Erakundeetako arduradunek horrelako kartzelazain militante faxisten aurrean mantentzen duten jarrera babeslea eta bultzatzailea" gaitzetsi ere.

NO HAY COMENTARIOS