ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elkarretaratzea, igandea, hilak 31, Legazpin. (Argazkia @Garaifot)
2020/06/01 13:17

22 egun daramatza gose greban Patxi Ruiz euskal preso politikoak. Horietatik hamabi gose eta egarri greban egin zituen. Egun, erizaindegiko moduluan dago, isolatuta. AAEAMek salatu zuenez, COVID-19a eta berrogeialdia aitzakia bat izan dira haren eskubideak "are gehiago urratzeko". Presoaren lagun batek amnistiaren aldeko mugimenduari helarazi dionez, “fisikoki gero eta ahulgo dagoen arren”, “erabakigarritasuna” adierazi du “gose grebarekin jarraitzeko”.

Hain zuzen ere, eutsi egiten dio Ruizek borrokaldia aurrera eramateko lau aldarrikapenei: espetxe zuzendaritzak Murtzia IIko kartzelan jasan dituen tratu txarrak bere gain har ditzala eta bere osasun fisikoa berma dezala; zuzendariak, medikuek eta hainbat kartzelazainek presoei egindako irain, mehatxu eta jipoiak amaitzea; euskal preso politikoak Euskal Herrira mugitzea; eta, beste antolakunde batzuetako preso politikoak euren bizitokietara eramatea.

Elkartasuna adierazteko Euskal Herri mailako Mobilizazio Eguna

Euskal Herri mailako Mobilizazio Eguna izan zen larunbatean, hilak 30. AAEAMek deituta, mobilizazio ugari egin dituzte, asteburuan, Euskal Herriko hainbat txokotan. Deitzaileek arratsaldeko manifestazioetan salatu zuten Ruiz “heriotzatik oso hurbil” dagoela, eta, “egoera hori aldatu ezean”, “heriotzaren zain” jarraitzen duela. Azpimarratu zuten preso politikoaren borrokak ez diola “egoera puntual bati” erantzuten, baizik eta “sistema osoaren aurkako borroka” dela berea: “zer dira ba kartzelak, estatu terrorismoaren gauzapena ez badira. 18 urte daramatza espetxean Patxik, eta tarte horretan torturak, labankadak, mehatxuak, irainak, isolamendua, sakabanaketa eta abar luze bat pairatu izan du. Ezin izan dute makurtu lehenago. Orain fisikoki ahul dago, baina politikoki beti bezain indartsu, beti bezain duin”.

Horrez gain, Ruizen borrokaren arrazoiak “arduradunak” dituela azpimarratu zuten, “alderdi instituzionaletatik kartzelazainetara; espetxe-zaintzako epaileetatik kartzela-medikuetara; presoen aurkako indarkeria zuritzen duten sistemaren komunikabideetatik herri erantzuna kriminalizatzen duten soldatapeko sasi-bakezaleetara”.

Ruizen borrokaren duintasuna ere mahaigaineratu zuten Mobilizazio Egunean. Antolatzaileen hitzetan, “berea bezalako duintasun jarrera” “inspirazio iturri” bilakatu da herri mugimenduarentzat. Hori dela eta, garaipen politikoa “erabatekoa” dela nabarmendu zuen amnistiaren aldeko mugimenduak. Izan ere, “estalitako salbuespen egoeran, eskubide politiko guztiak desagerrarazita zeuden unean”, martxan jarri du Patxi Ruizek “geldirik zegoen herria”. Azkenik, “Patxik hartzen duen erabakia hartzen duela ere”, babesa ez zaiola inoiz faltako aldarrikatu zuten.

Babes horrek adierazpen ugari hartu ditu asteburuan. Hainbat herri, eskualde eta hiriburutan egin dira Patxi Ruizen aldeko mobilizazioak:

Larunbata, 30

-Baionan (Lapurdi), 17:00etan, Saint André plazan.

-Bilbon (Bizkaia), 19:00etan, Eliptikatik.

-Donostian (Gipuzkoa), 20:15ean, Bulebarretik.

-Gasteizen (Araba), 19:00etan, Andra Maria Zuriaren plazatik.

-Iruñean (Nafarroa), 20:00etan, Gaztelu plazatik.

-Mutrikun (Gipuzkoa), 20:00etan, Errotondan. Kontzentrazioa.

-Etxarrin (Nafarroa), 20:00etan, Plazan. Kontzentrazioa.

-Berango (Bizkaia), 20:00etan, Frontoiaren aurrean. Kontzentrazioa.

-Algorta (Bizkaia), 20:00etan, Txiki eta Otaegi Plazan. Kontzentrazioa.

-Erromon (Bizkaia), 21:30ean, Xake Enparantzan. Kontzentrazioa.

-Hernanin (Gipuzkoa), 20:30ean. Kontzentrazioa.

-Zornotzan (Bizkaia) 20:00etan, Patatan. Kontzentrazioa.

-Altsasun (Nafarroa), 20:00etan, Plazan.

-Legution (Araba), 12:30etan, Plazan. Kontzentrazioa.

-Portugaleten (Bizkaia) 12:00etatik 13:00etara, Udaletxe aurrean. Kontzentrazioa.

-Atarrabian (Nafarroa), 13:00etan, Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

-Lekeition (Bizkaia), 10:30ean, Arropain aparkalekutik. Eskualdeko kotxe-karabana. 20:00etan, Abadeen Moilan.

-Ondarroan (Bizkaia), 13:00etan, kontzentrazioa.

-Amurrion (Araba), 13:00etan, Herriko Plazan, kontzentrazioa.

-Irunen (Gipuzkoa), 13:00etan, San Juan Plazan.

Igandea 31

-Iruñean (Nafarroa), 12:00etan, Euskara Plazan, manifestazioa.

-Legazpin (Gipuzkoa),:19:30ean, plazan, kontzentrazioa.

-Berango (Bizkaia), 13:00etan, Gudarien Plazan, kontzentrazioa.

Gaur, ekainak 1

-Bilbo (Bizkaia), 20:00etan, Etxebarrieta Anaien Plazan, kontzentrazioa.

-Iruñean (Nafarroa), 20:00etan Udaletxe Plazan, kontzentrazioa.

BORROKALDIA ESPETXEETAN

Ruizek gose greba hasi zuen unetik, hainbat kartzeletan borrokara batu dira preso politikoak:

- Maiatzaren 12tik, (Sevilla II) Ibai Aginaga  euskal preso politikoa txapeoan dago.

-Maiatzaren 12tik, Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok (Puerto III) uko egin dio kartzelak ematen duen janariaren erretiluari.

-Maiatzaren 14tik, txapeoan dago Jon Kepa Preciado (Kordoba).

-Maiatzaren 18tik, Irantzu Gallastegi (Huelva) uko egiten ari da kartzelak banatzen duen janari.

-Maiatzaren 18tik, Iñaki Etxeberriak (Topas, Salamanca) uko egin dio kartzelak banatzen duen janari erretiluari.

-Maiatzaren 19tik, Orkatz Gallastegi (Castelló I) tartekako barauak egiten ari da, eta modu iraunkorrean planteatutako dinamika da.

-Maiatzaren 19tik, Itziar Moreno eta Saioa Sanchez (Rennes) kartzelak ematen duen janariari uko egiten ari dira, egun bakoitzean haietako batek.

-Maiatzaren 22tik, Lola Lopez (Brieva) txapeoan dago. Gutun bana bidali die Brievako eta Murcia II-ko zuzendariei.

-Maiatzaren 30etik, Andoni Goikoetxea (Dueñas-Palentzia) 24 orduko baraua egiten ari da. Aldi berean, txapeo mugagabeari ekin dio. Kartzelak ematen duen janari erretiluari uko egiten ere ari da maiatzaren 31tik.

-Juan Garcia Martín PCER-ko presoak kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egiten dio, ostegunero.

Argazkiak: @saguzarra, @Garaifot