ACTUALIDAD / Régimen salarial
Papresako plantillaren heren bat kanporatuko luke Cristian Layk egindako proposamenak
Errenteriako fabrika erosteko eskaintza bat egin du Extremadurako konpainiak, baina langileen bi heren baino ez lituzke mantenduko. 220 langile dira gaur egun.
2026eko apirilaren 29 - 08:06
Papresako plantillaren heren bat kanporatuko luke Cristian Layk egindako proposamenak
— ARGAZKIA @exp_empresas

Momentu honetan, guztiz ziurgabea da Errenteriako (Gipuzkoa) Papresa paper-fabrikaren biharra. Apirilaren 23an hartzekodunen borondatezko konkurtsoan sartu zuten enpresa, likidazio-prozesuari ekinez, eta Extremadurako CL Grupo Industrialek (lotura du Cristian Layrekin) hura erosteko proposamen lotesle bat egin duen arren, galdera-ikurrak asko dira.

Konpainiak 39 milioi euroan erosiko luke Papresa, bi jarduera industrialei eutsiz, baina EITBk zehaztu duenez, plantillaren bi heren baino ez lituzke mantenduko. Beste herena, beraz, kanpo utziko luke Cristian Layren eskaintzak. Badirudi proposamena ontzat eman duela Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, markatutako helburuak betetzen dituelakoan. Sozietatean behin-behinean parte hartzeko prest ere agertu omen da Jaurlaritza, EITBren esanetan.

Lantokia hartzekodunen konkurtsoan sartzean, hamabost eguneko epea ireki zuten hura erosi nahi duten konpainientzat, proposamenak aurkezteko. Langileek Crónica Vasca-ri jakinarazi diotenez, oraindik ez dute CL Grupo Industrialen eskaintzaren xehetasunik jaso epaitegiaren partetik. 220 beharginek osatzen dute plantilla.