ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
IAk aurreko astean Ibaetan egindako protesta, EHUren ikasturte hasierako ekitaldian.
2025/09/16 08:17

Israel suntsitu! Palestinar erresistentzia aurrera! Genozidioaren konplizeei bakerik ez! lelotzat hartuta, mobilizazio-deialdi bat egin du Ikasle Abertzaleakek (IA) ostegun honetarako. Izan ere, mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau campusetan, unibertsitateetako zuzendaritzei exijitzeko harremanak eten ditzatela Israelgo Estatuarekin eta euren konplizeekin, hala nola hainbat enpresa.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hiru campusetan izango dira osteguneko mobilizazioak, hain zuzen ere, Gasteizkoan (Araba), Ibaetakoan (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioan (Bizkaia). 13:00etan hasiko dira Gasteizko eta Leioako protestak, Elurretan eta Mikel Laboa Plazan hurrenez hurren; eta 13:30ean abiatuko da Ibaetakoa, bertako Aulariopetik. 

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egingo du laugarren mobilizazio bat IAk, Iruñean (Nafarroa). 13:45erako jarri du hitzordua, campuseko Liburutegi Plazan.

Mobilizazioen berri emateko, agerraldi bat egin zuen ikasle-antolakundeak aurreko ostiralean. Funtsezkotzat jo zuen, "diskurtso hutsal eta oportunisten aurka, palestinar erresistentziaren alde borrokatzea eta palestinarrek defendatzeko duten eskubidearen alde etengabe mobilizatzea"; baita "genozidioaren konplize guztiak seinalatzea eta haiei presioa egitea" ere, unibertsitateak kasu. EHUk, esaterako, harremanak ditu "genozidioarekin kolaborazio zuzena izan duten lau enpresarekin": CAF, ITP Aero, Sener eta HP.

NO HAY COMENTARIOS