ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / newtral.es
2026/01/15 11:10

Manel Rojo Gallardo, gutxienez 2024ra arte Voxeko militante izandakoa eta 2019ko udal-hauteskundeetan Ciudadanoseko hautagaia izan zena, Nucleo Nacionaleko (NN) bozeramaile-lanetan dabil orain. Bartzelonan, berak iragarri zuen talde faxistaren ustezko "egoitza berria".

Egiaztatutako argazki batzuetan, batera ikus daitezke Rojo Gallardo, Santiago Abascal eta Ignacio Garriga. 2024koak dira irudiak, Bartzelonako Artós Plazan hartutakoak, hauteskunde-kanpainaren itxierako ekitaldi batean. Horren aurretik, 2019an, Ciudadanosen hauteskunde-zerrendetara batu zen Rojo Gallardo, Sant Andreu de la Barcan (Bartzelona) hain zuzen ere, Saray Garcia Cantero buru zela.

NNren hedapen-estrategia 2025eko irailean bizkortu zen, bere lehen egoitza finkoa inauguratu zuenean Madrilgo bulego-eraikin batean, hainbat urtez lokaletan bildu ondoren. Rojo Gallardoren aukeraketa, dena den, bat dator norabide taktiko batekin: alderdi legaletan esperientzia duten profilak fitxatzea, sinesgarritasun instituzionala irabazteko. Horren adibide da Pedro Jesus Espada, Hacer Nacion alderdiko zinegotzi ohia Velilla de San Antonion (Madril). NNn sartu da gerora, eta taldearen sinbologiarekin joan da udal-bilkuretara. Hacer Nacioneko buruzagitzaren zati bat Vox alderdian sartzen zen bitartean, Solidaridad "sindikatuaren" bidez, Espadak NNra sartzea erabaki zuen, aipatutako antolakundeen arteko lotura estuak agerian utziz.

NO HAY COMENTARIOS