ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/07 19:09

Nucleo Nacional (NN) talde naziko zenbait kide Santiago de Compostelako (Galizia) alde zaharrean propaganda faxista banatzen saiatu ziren urtarrilaren 3ko arratsaldean, baina zenbait antifaxistaren erantzun ausarta aurkitu zuten parez pare. Hainbat hedabideren arabera, NNko lau faxista artatu behar izan zituzten larrialdietan erantzun antifaxistaren ondorioz, nahiz eta piperbeltz espraiarekin armaturik zeuden.

Rua do Francon izan ziren gertakariak, hiriburuko erdigunean, jende asko zebilela inguruan. Iturri antifaxistek diotenez, naziak, Galizian ordezkaritza ofizialik ez dutenak, material arrazista banatzen ari ziren bertan. Aurre egin zieten hainbat pertsonak, ordea, eta borroka piztu zen: lekukoen arabera, faxistak izan ziren kaltetuenak. Badirudi ospitalera joan behar izan zirela zenbait, eta arreta medikoa behar izan zutela. Espainiako Poliziak esku hartu zuen abisua jasotzean, eta, ofizialki, "ideologia desberdineko taldeen" arteko borrokatzat jo zuen jazotakoa.

NNk, diskurtso arrazista, antisemita eta faxistagatik ezaguna den talde naziak, propaganda-ekintzak areagotu ditu azken hilabeteetan ikusgarritasuna lortzen saiatzeko. Oraingoan, antifaxisten erantzun antolatuak zapuztu zuen nazien saiakera, erakutsiz Galiziako kaleetan ez dutela faxisten presentzia onartzen.

NO HAY COMENTARIOS