ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Maria Chivite. Argazkia: vozpopuli.com
2020/10/19 19:42

Kasu positiboen gorakada argudio hartuta, badirudi Hego Euskal Herri osoan ezarriko dituztela neurri murriztaile gogorragoak datozen egunetan. Nafarroako Gobernuak gaur iragarri ditu neurri berriak: mugimenduak mugatu eta konfinamendu perimetrala delakoa ezarriko dute lurraldean. Hala, debekatuta egongo dira sarrera eta irteera guztiak, "lanarekin edo osasunarekin lotutako arrazoiak" tartean ez badira.

Bestalde, itxita egongo dira taberna, jatetxe eta ostatu guztiak, eta etxera eramateko janariak eta edariak soilik eman ahalko dira. Gainera, 21:00etan itxi beharko dira saltoki, komertzio eta abarrak, eta ordu berdinean amaitu beharko dira kultura eta kirol ekitaldiak.

"Eremu pribatuko bilkurei" dagokienez, momentuz, familiako kideak edo elkarrekin bizi direnak soilik elkartzera dei egin du Nafarroako Gobernuak.

Ostegunean, hilak 22, 00:00etan sartuko dira indarrean neurri murriztaile berriak. Gutxienez 14 egunez egongo dira indarrean Maria Chivite presidentearen esanetan estatuan "hartu diren neurri gogorrenak" direnak.

Neurri berriak EAEn ere

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere neurri zorrotzagoak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Besteak beste, elkartu daitekeen pertsona kopurua jaisteko neurria ezarriko du, antza: gehienez hamar lagun beharrean, sei baino ezingo dira bildu.

NO HAY COMENTARIOS