ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / LAB
2025/02/07 08:09

"Beharrezkoa ikusi dugu bat egitea eta erantzun bateratua ematea arazo komun bati, hau da, enpresek gure lanpostuei egindako erasoari. Gure ustez, erantzun horrek ez du gure enpresen eremuan geratu behar, eraso horiek Nafarroako gizarte osoari eragiten baitiote", azaldu du BSHko langile-batzordeko buruak, BSH aurrean egindako agerraldi bateratuan.

Nafarroako zazpi batzordetako ordezkariek hala eman zuten mobilizazio-deialdiaren berri: manifestazio bat antolatu dute hilaren 16rako, Iruñean (Nafarroa), "Nafarroako industriaren etorkizunaren defentsan". Eguerdiko 12:00etan hasiko da mobilizazioa, Golemeko zinematik. Deialdia egiteko, bat egin dute ondoko enpresetako langile-batzordeek: BSH bera, Volkswagen, Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, Tasubinsa eta Tenerias Omega.

Batzordeek salatu dute "Nafarroako industriako milaka langile" daudela "ziurgabetasun egoeran", eta sektorea desegiten ari direla. "Une honetan milaka familia daude euren enplegua galtzeko arriskuan eta, ondorioz, horrek dakarren dramarekin", gogorarazi zuen agerraldian Volkswageneko ordezkariak.

NO HAY COMENTARIOS