ACTUALIDAD / Régimen salarial
Mediamarkt enpresak hiru langile kaleratu ditu Donostiako Garbera merkatalgunean
Martxoaren 3an une batetik bestera jakinarazi zieten lanpostua galduko zutela. Hiru beharginek hainbat urtez eta zigorrik jaso gabe egin dute lan bertan, baina enpresaren iritziz, “ez dute profila betetzen”.
2021eko martxoaren 10
Mediamarkt enpresak hiru langile kaleratu ditu Donostiako Garbera merkatalgunean

Hiru behargin kaleratuak izan dira Mediamarkt enpresa multinazionalak Donostiako (Gipuzkoa) Garbera merkatalgunean duen saltokitik. Haien inguruko iturriek GEDAR LANGILE KAZETAri jakinarazi diotenez, joan den martxoaren 3an lanean hastear zirela jaso zuten kaleratze-eskutitza.


Saltokiko zuzendaritzaren aburuz, “ez zuten enpresaren profila betetzen”. Soldatapekoen ibilbideak, ordea, kolokan jartzen du bertsio hori. Izan ere, ohartarazpen diziplinariorik jaso gabe aritu izan dira lanean, bat-batean bota dituzten arte. Gainera, hirurek urte ugari zeramatzaten enpresan; hamabi, hamairu eta hamasei urte, zehazki.